Ikasgai honetan blog bat sortuko dugu. Gaur bide horri ekin diogu, lehendabiziko kontaktua edukiz. Gure blog-aren izena, Ikusi Makusi, zer ikasi izango da, IKT-rekin erlazionatuta.
viernes, 8 de abril de 2011
lunes, 4 de abril de 2011
IKT ONDORIOAK
IKT-ari BURUZKO ONDORIOAK
- IKT-en inguruko lana egin eta gero, esan dezakegu, gaur egungo gizarteak teknologiekin erlazio estua daukala. Hezkuntzak gizartearen eraldaketa eta harreman estu hau hautemanik, IKT-ak beraien ibilbidean bermatzearen apustu zuzena egin du.
- Apustu honen aurrean, iritzi desberdin edo eta jarrera desberdinetako ikuspuntuak ikusi ditugu; batzuk onurak besterik ez dute ikusten hezkuntza-teknologia berrien aurrean, beste batzuk ordea, ez daukate hain argi onurak ekar ditzakeenik.
- Egia da onurak aipatzerakoan, kontuan hartu behar dugula zein esparrutaz hitz egiten ari garen, hots, gizabanakoa eta beronen garapena; autonomia, gizarte harremanak, edo eta, IKT-ak eskaintzen duten errastasunetaz informazioa aurkitzeko orduan, bereganatzeko eta egiteko.
- Hezkuntzak, hazkuntza pertsonala eta ikaskuntza prozesuak gizartearekin bat egiteko, modu erakargarri eta dinamiko bat bezala aurrikusi du teknologia berrien txertaketa ikasgeletan. Uste dugu, haur bakoitzari modu erakargarrian erakusten zaiola proiektu hau. Hau da, norberak bere ordenagailu pertsonala, guztientzat arbel dinamikoa…
- Gure iritziz, hazkuntza ere, bultzatzea izan du helburutzat. Teknologia berriekin, haurraren autonomia, trebezia pertsonalak... bultzatzen direlako. Baina teknologia berriek gizarte harremanak modu birtualean garatzeko arriskua dakar. Honela, garrantzitsuak diren baloreak, hala nola, enpatia, afektibitatea, kontaktua…ez dira ematen. Alde emozionalari buruzko esparrua hutsik geratuaz.
- Hezkuntzak proiektu hau aurrera eramateko aurreikusitako prosezuan, uste zutena baino arazo gehiago suposatu dio: irakasle askok eta askok nahiz eta jarrera positiboa izan, zailtasunak izaten ari dira proiektu honekin, askotan denboragatik, bestetan beldurrak, teknologia berrien garaiko irakasleak ez direlako…
- Honetaz gain, alderdi ekonomikoak ere zeresan handia du. Ikastetxei ere koste ekonomiko bat suposatzen die batez ere ordenagailuen mantenimenduan.
- Amaitzeko, guri dagokigun arloari begira, IKT eta hezkuntza berezia hain zuzen ere, izugarrizko onurak ekartzen dituela pentsatzen dugu. Behar bereziak dituzten askori ateak ireki dizkiote IKT –ek, komunikaziorako, gizartearekin kontaktuan egoteko, gizarte harremanak sustatzeko, edukiak barneratzeko… guzti hau, barrera fisiko eta adimen urritasunaren gainetik haratago doa.
sábado, 2 de abril de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)